Itzuli

Leintz Bailarako 72. itzulia Andramarietan

2010-08-16 15:37:55

Leintz Bailarako 72. Txirrindularitza itzulia egin dute Andramari jaien barruan ere: Eliteko eta 23 urtetik beherakoen txirrindularitza lasterketa, hain zuzen.

Goizeko 10etan irten dira tropelean parte hartutako 143 txirrindulariak Durana kaletik. Jarraian, Eskoriatzara egin dute bariantetik, Aingeru Guardan bira eman eta Eroskiko biribilgunetik pasa dira berriro ere Aretxabaletara itzultzeko. Arlabaneko mendatea ere egin dute gero, Legutianoko bidegurutzeraino, eta handik atxabaltara bueltatu dira berriro.


Txirrindulariek lagun izan dute eguraldia ibilbide osoan, izan ere, ateri eutsi dio eta ez du bero larregirik egin.

Dabagoieneko txirrindularien hutsunea sumatu da, hori bai, parte hartzaileen artean, eta podiuma bailaratik kanpo etorritako gazteek osatu dute: Enrique Sanz, Ion Pardo eta William Aranzazuk, hurrenez hurren. Bilarako errepideak ondo ezagutu ez arren, itzulia ondo egin duela adierazi digu Lizarte taldeko garaileak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Leintz Bailarako 72. itzulia Andramarietan Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz