Itzuli

Lehenengo barazki ekologikoak batzen hasi dira Garagartzako ortuetan

2010-08-30 14:30:27

Oso gustura daude Garagartzako ortu ekologikoen erabiltzaileak. Gehientsuenei udaberrian eman zizkieten euren ortuak eta dagoeneko, badabiltza beren lehen barazki ekologikoak batzen.

Garagartzako ortu ekologikoetako bat egokitu zitzaien zenbait laguni iazko azaroan eman zieten euren baratzetara sartzeko txartela, baina udaberrian sartu dira gehienak. Hasierako zerrendatik askok egin ziotelako uko gero. Modu horretan, asko dira euren lehenengo barazki eta fruitu ekologikoak sasoi honetan jasotzen dabiltzanak. 

Esperientzia berria izaten dabil askorentzat eta gustura dabiltzala adierazi digute. Mikel Otxandiano erabiltzaileetako batekin izan gara.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz