2010-08-10 11:13:14 Arantzazu Ezkibel
Atsedenerako gune zabalak egokitu dituzte. Orain arte zeuden ezki gehienak mantendu egin dituzte, eta inguruan lau parterre egokitu dituzte. Horietan, eserlekuak jarri dituzte: bizkarralde bako eserlekuak berdegunearen aurrealdean, eta bizkarraldedun eserlekuak parterre barruan. Hain zuen, hori da erabiltzaileen kexuetako bat: bizkarralde bako eserlekuak daudela.
Berdegunearen eta bidegorriaren artean bi metro pasako espaloia geratu da oinezkoendako. Eta, noranzko bakarreko bidegorria; San Lorentzotik herri gunera jaistekoa, alegia. Bizikletekin gerta daitezkeen istripuak ere nabarmendu dituzte erabiltzaileek.
Bizikletendako bidea egokitzeko lanak aprobetxatuz Lazarragako argiteria berritu egin dute. Hain zuzen ere, eraginkortasun energetiko handiagoko farolak jarri dituzte. Gainera, iturria ipini dute.
Lazarraga kaleko ezkerreko espaloian bidegorria egokitu dute Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko