Itzuli

Lapurretan egin dute Bizkaia etorbideko lagun koadrila baten lokalean

2010-02-09 09:35:22 Jokin Bereziartua

Gazte arrasatear batek jakinarazi duenez, bart Bizkaia etorbideko 16. zenbakian dagoen lagun koadrila baten lokalean sartu dira lapurrak. Goizean, lokalera sartu denean, "dena hankaz gora" aurkitu duela adierazi du gazteak, eta lehen errepaso batean erosi berria zuten telebista, ordenagailu eramangarri bat eta kontsola berri bat falta zela konturatu da.

Lurraren mailan dago lokala eta dirudienez, lapurrak lokaleko leiho batetik sartu dira. Izan ere, leiho bat bortxatuta aurkitu du lapurreta salatu duen gazteak. Ertzaintza egon da bertan argazkiak ateratzen eta lapurrek utzi dituzten aztarnen probak hartzen.

Azkenaldian hainbat lapurreta eman dira herrian; esaterako, hainbat garajetan sartu dira lapurrak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz