2009-06-26 13:03:40 Larraitz Zeberio
Elgetako jaietan umeen zuzendutako ekintzak antolatzeko laguntza 'gustura hartuko genuke', adierazi dute udaletxetik. Uztailaren 2an, 14.30ean, plazan egingo diren jokoetarako muntaia lana egiteko; uztailaren 3an, 13:30ean, plazan egingo den bazkarian zerbitzari lanak egiteko; eta uztailaren 5ean egingo den play-back saiorako ume txikiak antolatzen laguntzeko. Esku bat botatzeko prest egonez gero udaletxera edo Rebeka Uberarenga jo behar duzue.
Laguntza eskatu dute udaletxetik jaietan haurrendako ekintzak antolatzeko Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko