Itzuli

Korrika iritsi da gurera

2007-03-24 16:43:19 Edurne Burgaña

Egubakoitz gauean Gatzagatik sartu zen Korrikaren 15. aldia gurean; Oñatira arteko tartea egin zuen eta domeka goizaldean, 06:30ean sartuko da berriro Debagoienean

Euri zaparrada eta hotzari aurre egin eta euskalzale mordoa bildu zen egubakoitz gauean ibarreko herrietan euskararen alde korrika egiteko. Gaua izateak ere ez zuen jendea kikildu, eta harrera beroa eman zioten Korrikari gurean. Gatzagatik sartu zen eskualdean, ordu erdiko atzerapenarekin. Handik Eskoriatzara, Aretxabaletara, jarraian Arrasatera eta Oñatira arteko ibilbidea egin zuen.

Domekan bueltatuko da

Legazpira jarraitu zuen Udana gainetik, baina domeka goizaldean bueltatuko da Korrika gurera. Izan ere, Antzuolatik sartuko da 06:30ak aldera. Kontuan eduki behar da zapatu gauean ordua aldatuko dela, eta Antzuolatik sartuko den unea ordu berriaren araberakoa izango dela.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Korrika iritsi da gurera Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz