Itzuli

Musikaz eta kolorez bete dituzte Aretxabaletako bazterrak neska-mutikoek

2012-02-21 13:23:08 Mirari Altube

Herriko ikastetxeetako 2 eta 12 urte arteko 500 bat neska-mutiko elkartu dira Herriko Plazan, eta Txino dantza egin ondoren kalejiran joan dira Ustekabe txarangarekin batera. Musikaz eta kolorez bete dituzte kale bazterrak.

Hotz egiten zuen goizean baina inor ez da beldurtu eta 10:30erako Herriko Plazan ziren Pausokako, Kurtzebarriko eskolako eta Arizmendi ikastolako neska-mutikoak. Lamiak, bolantak, txatxoak, kaldereroak, Santa Ageda neska-mutilak, sorginak, iratxoak… jai usainera etorri dira guztiak eta ederto ospatu dute Aratuste-martitzena.

Jaiak arratsaldean jarraituko du:

  • 16:00: Dantzaldia txarangarekin plazan
  • 17:30: Buruhandien kalejira txarangarekin
  • 20:00: Txin-en hileta: Santa Ageda neska-mutilek eroango dute zerraldoa plazaraino eta lutoz jantzita eta kandelak eskuan eramatea gomendatu dute.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

5 urteko neska-mutikoak 'Txino dantza' egiten, plazan. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz