Itzuli

Koadrilen Eguna jaiei agur esateko

2010-08-17 15:43:22

Eguerdian sokamuturra izan da Durana kalean eta, gora eta behera ibili da bigantxa herritarren begiradapean: jende ugari batu da bertan. Txarangak ere izan du bere tokia, hala, kaleak alaitu eta giro ditu herritarrak festa giroan murgildu zitezen. Motorrak berotuta jada, gustura ikusi ditugu Durana kalearen bueltan ibili direnak. Herriko Plazan, berriz, txikienek Potxin eta Patxin pailazoen emanaldiaz gozatu dute.

Jarraian, Herri Bazkarirako paella eraldoia prestatzen hasi dira: 700 bat lagunendako paella, hain justu ere. Arratsaldeko 14:30ean berehala hasi da jendea hurbiltzen herriko plazara eta ilara luzea egin dute bazkaria hartzeko zain.

Herritarrez gain, alkateak berak ere balorazio baikorra egin die herriko jaiei.

Bazkalosterako, berriz, gaztetxoentzako jolasak eta sokamuturra prestatu dituzte. Eta ezin ahaztu herria gehien girotu duen koadrilak eta gaztetxoen lagun talde festazaleenak sari berezia jasoko dutela iluntzean.

 

Egitarau borobila jaiei hurrena arte esateko.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Koadrilen Eguna jaiei agur esateko Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz