Itzuli

Kirola egin bitartean elektrizitatea sortzeko ideia, Futuramako ideia irabazlea

2012-02-13 20:29:51 Txomin Madina

Futuraman parte hartu duten ikasleek eurek emandako botoekin erabaki da lehenengo edizioaren irabazlea, Eki Solutions taldea.

Eki Solutions taldeak planteatu duen ideiak kirola eta energia uztartzen ditu: kirola egitean sortzen den energiarekin elektrizitatea sortzeko teknologia garatzea planteatu du talde honek, eta teknologia hau etxean zein kiroldegietan jartzea. Sortutako elektrizitate soberakinak konpainia elektriko bati saltzea ere planteatu dute.

Talde irabazleak stand up paddle ikastaro bat, talde guztiarendako afaria eta Orbea etxeak emandako kamisetak eskuratu ditu.

Antolakuntzatik, balorazio positiboa

Josu Oleaga Futuramako talde antolatzaile eta dinamizatzaileko kideak lehenengo edizio honen balorazio positiboa egin du: "Arratsalde partean plastilinarelkin jolasean ibili dira prototipoak egiten eta canvaseko negozio ideia berriak egiten eta giro polita egon da". Oleagararen esanetan, ideia batzuk aurretik asmatuta egon arren eta beste batzuetarako teknologia oraindik garatu gabe egon arren, gaur entzun diren ideia gehienak epe motz edo luzera aplikagarriak izango dira merkatuan. Bigarren edizio bat egongo den galdetuta, seguruenik horrela izango dela gaineratu du Oleagak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Ikasleak aurkezpenak entzuten. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz