2010-08-21 12:53:07 Iban Arantzabal
Aretxabaleta, 1959.
Irakaslea da Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolan.
Eskolan hasi zen antzerki lanak sortzen, eta 2000. urtetik hona hiru
obra sortu ditu, ikasleek taularatzeko pentsatuak. Horietako bat, Iruzurra, irakasle talde batek ere taularatu zuen.
Mariasun Landaren narrazio lan bat antzerkirako egokitu du.
Horrekin batera, izan dira prosazko lanak ere orain arteko ibilbidean, Mugalari edo Administrazioa Euskaraz argitaratu ditu bere idazlanak. Honez gain, zenbait euskal idazleren obren iruzkinak L.Luma berrien eleak aldizkarian argitaratu ditu. Baina, denarekin, azken urteetan, gehien irakurri eta idatzi duen generoa poesia izan da, L.Luma berrien eleak argitaratutakoak hauek ere.
Bide horretan Marina Tsvietaieva, idazle eta poeta errusiarraren 12 gutun itzuli ditu, Wilnoko gutunak, hain zuzen ere.
Idazle Eskolaren beka irabazi zuen narrazio sailean. Web orrian irakur daiteke beka jaso zuen lana.
... Zu maitatu eta geroko muxuan
bizi naiz
berriz maittauko nauzun arte;
eromena eta geroko soseguzko pasioan
zauzkat hementxe,
esnatuko zaitudan gero laster horretara arte;
isuri guztien ondoko bateratasun infinituan
naukazu irrikaz betea,
udazken edo gaztaina edo egunsenti koloreko
gure begiek
musukatu
eta elkarrengana
errendituko diren arte.
( /Denbora enaren hegaletan/. Pamiela 2009)
Karmele Igartua Aretxabaletako poeta hil da Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko