2012-02-21 15:56:57 Larraitz Zeberio
Bazkidetza kanpainarekin jarraitzen dute; hurrengo bi eguaztenetan kultura etxean egongo dira 19:00etatik 20:00etara.
Eguaztenean, hilak 15, hasi ziren Kantsatzeke mendi taldeko kideak bazkideak egiten. Kultura etxeko bigarren solairuan, musika gelaren atzean dagoen bulegoan, artatu zituzten interesatuak. Beste bi hitzordu ere ipini dituzte bazkideak egiten jarraitzeko; hilaren 22a eta 29a, biak eguaztenak, 19:00etatik 20:00etara. Bazkidetza kuota bost euro da. Federatzeko aukera ere ematen dute.
Hilaren 25ean, zapatua, egingo dute lehenengo irteera Kantsatzeke talde moduan. 08:00etan abiatuko dira Ozkarbi elkarte aurretik, eta lau bat orduko ibilbidea aukeratu dute. Adin txikikoek arduradun batekin egin beharko dute irteera. Proposatutako irteera Anboto mendiari itzulia egitea Arrazolatik abiatuta. Arrazola-Larrano-Zabalaundi-Arrazola da ibilbidea. Prezioa 3 euro da. Izen-emateak udaletxean edo mendi taldeko e-postan kantsatzeke@gmail.com egin daitezke.

Kantsatzeke taldeko bultzatzaileak informazioa banatzen. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko