Itzuli

Kantsatzeke mendi taldeak bazkidetza kanpaina eta lehen irteera iragarri ditu

2012-02-14 12:51:33 Larraitz Zeberio

Bazkidetza bost euro da, eta lehen irteera Anboto aldera egingo dute hilaren 25ean.

Mendi taldea sortzeko ahaleginean ari direnek beste urrats bat eman dute, eta bazkidetza kanpaina iragarri dute. Bazkidetza kuota bost euro da, eta interesatuek eguaztenean, hilak 15, 19:00etatik 20:00etara kultura etxeko bigarren solairutik pasa besterik ez dute. Bertan izango dira Kantsatzeke taldeko ordezkari batzuk eta nahi izanez gero federatzeko tramiteak ere bertan egiteko aukera emango dute.

Bazkide egiteko beste bi egun ere ipini dituzte Kantsatzeke taldekoek; hilaren 22a eta 29a. Kasu bietan 19:00etatik 20:00etara kultura etxeko bigarren solairuan aurkituko dituzue. 

Lehen irteera

Eta talde berriaren lehenengo irteera hilaren 25erako, zapatua, iragarri dute. Arrazolatik abiatu eta Anboto inguratzea proposatzen dute lauzpabost orduko irteeran. Ibilbideak Larranotik eta Zabalaunditik egingo du.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Mendi irteera. (Argazkia: Kantsatzeke) Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz