2011-11-11 08:27:27 Amaia Txintxurreta
Guztira, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 150 gaztetxo igoko dira asteburuan Arkupe aretoko eszenatokira, 40 taldetan banatuta. Parte hartuko duten neska mutikoak 8 eta 12 urte bitartean dituzte eta, beste behin, euskal kantuak abestu eta dantzatuko dizkigute. Grabazioekin arratsaldeko 16:00ean hasiko gara eta ikuskizunak Goiena telebistan emango ditugu.
Aretxabaletako emanaldiak izango dira Kantariko hirugarren edizio honetako azken grabazioak. Grabazioekin arratsaldeko 16:00etan hasiko gara; bai zapatuan eta baita domekan ere, eta edonor joan daiteke ikuskizunekin gozatzera. Hala ere, Arkupeko sarreran doan banatuko diren sarrerak hartu beharko dituzue Kantari ikustera joan nahi duzuenok.
Goienak, guztira, 8 saio ekoiztuko ditu Aretxabaleta eta Eskoriatzako artistekin; 4 zapatuan eta beste 4 domekan. Eta ondoren, Goiena telebistan emitituko ditugu saio guztiak.
Horrez gain, Kantariri buruzko informazio guztia jasotzeko aukera daukazue sarean eta telebistan ematen gabiltzan saio guzti-guztiak ere bertan jarriko ditugu ikusgai.

Bergarako gaztetxo batzuk Kantari ikuskizunean. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko