Itzuli

Aretxabaletako eta Eskoriatzako Kantariren asteburua

2011-11-13 11:58:00 Leire Kortabarria

Atzo izan zen Goiena telebistaren Kantari programako lehen saioa Aretxabaletan, eta gaur bigarrena egingo dute. Arkupe kultur etxean dute hitzordua Aretxabaletako eta Eskoriatzako ume eta gaztetxoek eta haien gurasoek.

Atzo arratsaldean primeran pasatu zuten Aretxabaletako eta Eskoriatzako hainbat gaztetxok eta gurasok, Arkupeko taula gainean zebiltzanek zein haiei adi-adi begira zeudenek. Amaia Txintxurreta eta Aitor Agiriano aurkezleek girotu zuten emanaldia.

Denetara, 150 ume eta gaztetxo dabiltza bi egunotan, 40 taldetan banatuta. Gaur, 16:00etan hasita, bigarren zatia egin eta grabatuko da. Gero saioak Goiena telebistan emango dira.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Erlazionatutako elementuak

Nabigatu euskaraz