Itzuli

Juan Carlos Irizarrek "The Beatles eta ni" diskoa kalearatu du

2009-07-07 12:56:54 Aitziber Aranburuzabala

Juan Carlos Irizar musikari oñatiarrak, The Beatles taldea omendu du kaleratu berri duen diskoan. Bilduman, The Beatles taldearen 12 kantu esangurutsuez gain, Irizarrek berak konposatutako beste kantu batzuk ere badira. Arrasate Irratian izan da Oñatiko musikaria lan berria aurkezten. Jarraian duzue solasaldia entzungai.

Aspalditik da Irizar, Liverpooleko musika taldearen jarraitzaile, horren adibide dira, piano ikasketak egiten ari zenean, The Beatles taldearen kantuen partiturak idazten zituela; edo, hainbat Elizatako organu-jolea zenean, eliztarrei eskaintzen zizkiela talde horren doinuak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Juan Carlos Irizarrek "The Beatles eta ni" diskoa kalearatu du Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz