Itzuli

Jose Ramon Guridi gaur 'Goiena magazinea'n

2010-02-09 12:18:58 Maider Arregi

Eneko Azkarateren elkarrizketa saioan aste honetako gonbidatua Jose Ramon Guridi izango da, Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Foru Diputatua. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte. Gainera, livestream zerbitzuaren bidez saioa zuzenean ikusteko aukera ere izango da. Goiena Telebistan, 19:45etik aurrera.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: magazinea@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Jose Ramon Guridiri.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz