Itzuli

Jolaslekua ipiniko dute Murgia auzoan

2012-02-22 11:29:46 Mireia Bikuña

Jolas enpresak ipiniko ditu zabuak eta txirristak Asentzio ermitaren ondoan. Aurrekontua: 3.728 euro.

Murgia auzoko alkateak egindako eskaera aintzat hartuta, umeendako jolaslekua ipiniko dute Murgian. Olabarrieta eta Zubillaga auzoetan jolasparkeak ipini dituen enpresak ipiniko dute. Murgiako jolaslekuarekin osotzen dihardute etxeko txikienendako guneak. Horietako bi, gainera, estali egingo dituzte. 2012ko aurrekontuetan partida bat dauka Udalak lan horiek egiteko, baina oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izango diren.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz