Itzuli
Jaso dituzte sariak balkoi politenen jabeek
2010-07-17 13:45:50 Arantzazu Ezkibel
Bi sari banatu dituzte, biak 90 eurokoak. Irabazleak izan dira: Buztinzuri kaleko Soraia Alonso, eta Mañarieta 9, 10, 11, 12 eta 13ko bizilagunak – Estitxu Otaegi, Iñigo Alonso, Goretti Igarza, Naiara Cuevas eta Izar Urteaga–. Atzo banatu zituzten sariak, jaien barruan. Patxi Olaberria zinegotziak eman zizkien sariak. Irabazitakoa jasotzera joan ziren Pakita, Soraia Alonsoren amaginarreba, eta Mañarieta auzoko umeak. Aurten lehenengoz banatu dira lore lehiaketako sariak herriko jaietan.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko