Itzuli

Jarrita dago ikurrina Herriko Plazan

2011-01-03 10:42:17 Mirari Altubeerantzun 1

Plaza eta Durana kale bazterrak jendez gainezka zeudela jarri zuten ikurrina abenduaren 31 ilunkaran. Ekitaldi apal baina hunkigarria izan zen txistulari, dantzari eta txalapartarien laguntzarekin.

Sirena hotsak iragarri zuen ekitaldia hastera zihoala eta lepo bete ziren plaza inguruak. Dantzariek ekarri zuten ikurrina udaletxetik txistularien atzetik, eta plazara iritsitakoan txalapartariek egin zieten ongietorria. Joxe Olabek igo zuen ikurrina –1977ko urtarrilaren 19an, ikurrina lehenengoz jarri zutenean gurean alkate orde zenak– dantzariek agurra egin bitartean eta bukatzeko Hator hator abestu zuten herritarrek.

Erantzunak

oieretxe - 2011-01-09 09:58:11

Zertarako jarri dugu ikurrina Aretxabaletako Herriko Plazan?

Egin login erantzunak uzteko

Joxe Olabe ikurrina igotzen. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz