Itzuli

Izena eman daiteke erretiratuen zuzendaritza batzordean

2010-03-04 14:44:50 Mirian Biteri

Martxoaren 18an, eguena, urteko batzar nagusia egingo du Olazar erretiratuen elkarteak, kultura etxeko areto nagusian, 17:30ean. Besteak beste, zuzendaritza batzordeko kide berrien aukeraketa egingo dute han. Elkartetik jakinarazi dute boluntarioek astelehenera arte, martxoak 8, dutela izena emateko aukera.

Bestalde, gai zerrendan aurreikusita dauden puntuen artean, iazko kudeaketaren onarpena eta urteko kontuak eta aurrekontuaren azterketa daude. Gainera, estatutuaren 16. artikulua aldatuko dute.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz