2012-02-21 15:22:23 Arantzazu Ezkibel
Irratigintzari buruzko jardunaldia egingo dute zapatuan Txapa irratiaren eskutik. Bihar, eguaztena, izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek arrosa.sarea@gmail.com helbidean eman dezakete izena. Egun guztiko jardunaldia egingo dute eta ondoren kontzertuak egingo dituzte: La pop'lla eta Manillares Iturriaga taldeak igoko dira gaztetxeko taula gainera.
Egitaraua:
9:30 Harrera.
10:00 Tailer praktikoen hasiera (8 tailerretatik bi aukeratu behar dira):
13:00 Zuzeneko irratsaioa.
14.00 Bazkaria.
16.00 Euskara eta komunikabideak mahai-ingurua.
18.00 Generoa eta komunikabideak eztabaida irekia.
20:00 Zuzeneko irratsaioa egunari errepasoa emateko.
22.00 Kontzertuak: La Pop’lla eta Manillares Iturriaga.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko