Itzuli

Iraileko jaiak gertatzen hasteko lehenengo batzarra gaur

2010-05-10 12:21:10 Mirari Altube

Gaur, hilak 10, batzarra egingo du Udalak herriko jai nagusiak gertatzen hasteko. Udaletxean izango da (18:00) eta herritarrak ager daitezen gura dute Udal agintariek, ahalik eta jai parte-hartzaileenak eta gustukoenak antolatzeko.

Irail hasieran dira Andramaixak eta oraindik astia dago antolaketa lanetarako, baina lehenengo herritarren iritzia eta gogoa zein den jakin gura dute antolatzaileek. Gainera, jaietarako daukaten aurrekontuaren berri emango dute Udal ordezkariek, aurten murrizketa egongo delako beste diru partida gehienetan legez. Hori guztia jakin ostean hasiko dira irailaren 8ko amabirjinaren eguna ardatz duten jaiak antolatzen. 


Egitarau osoa dago egiteko oraindik, baina jakinekoa da mendi bizikleta ibilaldia izango dela jaietan. Hala jakinarazi zuen Txirrindulari Batzordeak, Udalarekin hitzartu zuelako egitea. Horrekin batera San Martin eguneko txirrindulari lasterketa ere egongo da uztailaren 4an.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz