2010-08-05 14:18:07 Arantzazu Ezkibel
Historia hurbilean gure ingurukoei gertatutakoa ezagutzea zen gaur Intxortako ibilbide tematikoan parte hartu dutenen nahia. 30 lagunetik gora elkartu dira Elgetan, goizeko 11:00etan ibilbideari hasiera emateko.
Lehenengo Espaloian ordu erdi inguruko ikus-entzunezkoa izan dute; eta, ondoren, oinez Intxortara igo dira.
Han, gerrako lubakiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Ibilbide hunkigarria izan da askorentzat, euren senide edo ingurukoak han ibilitakoak zirelako.
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagut daitezke. Hain zuzen, zer gertatu zen argitzea eta ezagutaraztea derrigortzat jo dute Intxortan izan direnek.
5 kilometro inguruko ibilbidea da, ordubeteren bueltan egiteko modukoa. Ibilbideak aparkalekua dauka Intxortako Atea eskulturaren ondoan; eta bisitarien harrera-gune finkoa, Espaloia Kafe Antzokian. Gune horretan, maketak, panelak eta proiekzioak izango dira, besteak beste.
Intxortako lubakiak eta gordelekuak ezagutu dituzte bisita gidatuan Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko