Itzuli

Ino Galparsoro Arrasateko alkatea baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Garzonek

2008-04-30 16:59:39 Maider Arregi

Ino Galparsoro Arrasateko alkateari baldintza gabeko espetxe zigorra ezarri dio Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, EAE-ANVren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatuta. Galparsoro Madrileko Soto del Real kartzelara eramateko agindu du.

Deklaratzera deitu zuen gaurko, EAE-ANVren jardueren etetea urratu duela eta desobeditu egin duela iritzita. 13:00etan hartu du epaileak eta 14:00etan bukatu da deklarazioa. 10:00etan jarri zion hitzordua Garzonek, baina hiru orduz itxaroten eduki du. Iñigo Iruin abokatuak lagunduta deklaratu du Galparsorok. 21:00ak aldera eman du Garzonek Ino Galparsoro kartzeleratzeko agindua.
    Ordura arte Auzitegi Nazionaleko ziegetan egon da. 19:00etan elkarretaratzea egin dute Arrasteko herriko plazan atxiloketa salatzeko. Bertan, herritarrak eta hainbat alderdi politikoko ordezkariak izan dira, esaterako, Aralar alderdiko Oxel Erostarbe edo Zutik-eko Julia Monje.

Polizia judiziala, Arrasaten

Arratsaldean polizia judiziala Garzonen aginduz Arrasateko udaletxean egon da eta azken bi osoko bilkuretako kopiak eraman dituzte.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz