2012-02-08 16:32:17 Mirari Altube
Euskal zerbitzu publikoko langileek biharko, eguena, deitutako lau orduko lanuztearekin bat egingo dute Kurtzebarri eskolako eta institutuako irakasleek eta Udal langileek. Osasun etxean gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte 11:00ak eta 17:00ak bitartean.
Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei ezarri dizkien "murrizketak" direla-eta STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek deitutako lanuztearekin bat egingo dute Aretxabaletan, bihar, otsailak 9. Hona lanuzte ordutegiak:
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko