Itzuli

Igerilari sinkronizatuak... eta sarituak

2012-02-21 11:32:36 Edu Mendibil

Uretan sartzeko moduko tenperatura egiten ez zuen arren, Bergarako koadrila honek sekulako balentria egin zuen Aratuste-zapatuan. Hotzari aurre eginez, igerilari sinkronizatuek saio polita eskaini zuten kaleetan, ikusleen txalo zaparrada luzea jasota. Igerilekua, gainera, etxetik ekarri zuten. Ez dakigu Londreseko Olinpiadetara iritsiko diren, baina gutxienez Bedelkar dendarien elkarteko saria jaso dute: 260 euro Bergarako taberna eta jatetxeetan gastatzeko.

Gaur, Araruste-martitzena, honako egitaraua izango da Bergaran:

16:15-19:15. Karaoketa eta DJ festa San Martin plazan.
16:00. Musika Eskolako gazteen bandaren kalejira.
16:30. Musika Eskolako gazteen bandaren kalejira.
19:00. Debagoieneko X. Jardunaldi Gastronomikoak. Pintxo dastaketa Munibe Plazan.
19:30. Les enfants kale animazioa San Martin Plazan.

San Martin ikastetxekoak kalejiran aterako dira, 15:00etan. Frontoian 16:00ak aldean izango dira.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Igerilari sinkronizatuek saioa eskaini zuten Irala kalean. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz