Itzuli
'Igeriketa plana' jarri du abian Kirol Zerbitzuak
2009-06-30 11:29:40 Maider Arregi
Ume eta gazteen ur jardueren eskaintza antolatu eta bateratzeko asmoz egitasmo berezia prestatu du Udalak, igeriketa taldearekin eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioarekin batera. Igeriketa planean, besteak beste, igeriketa eskolak eta klubean parte hartzeko aukera egongo da. Izena emateko epea uztailaren 13ra bitartean dago zabalik.
Ur jarduerak eta igeriketa jarduerak berebiziko garrantzia dute Agorrosin Ekintza Guneko hezitzaileontzat.
Halako egitasmo integrala Gipuzkoan egiten den lehen aldia da. Honela, igeriketa prozesua hiru etapatan antolatu dute. Hemen informazio taula. (pdf, 5Kb)
- Igeriketa eskola. 2-8 urte bitartekoa.
- Igeriketaren kirol hastapena. 8-12 urte.
- Igeriketa kluba. Partaidetza eta errendimendua.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko