2012-02-21 13:15:37 Monika Belastegi
Arizmendi ikastolak Lodosako ikastolaren aldeko jaialdia antolatu du egubakoitzerako Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Arrasaten. Gaur, martitzena, eman dituzte xehetasunak, Arrasateko Olarte gunean egindako agerraldian. Agerraldi berezia, gainera, prentsaurrekoaren atarian musika, bertsoak eta hankapaluak izan direlako protagonista, ikasleen eskutik.
Otsailaren 24an txanponez eta elkartasunez bete nahi ditu Arizmendi Ikastolak Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko herriko plazak. Hain justu, Lodosako ikastolaren aldeko ekitaldi berezia antolatu dute, haren egoera ekonomiko larria dela eta.
Gaur, martitzena, eman dituzte egubakoitzerako antolatu duten ekitaldiaren xehetasunak, Arrasateko Olarte gunean egindako agerraldian.
Lelo horren bueltan antolatu dute egubakoitzeko ekitaldia. Izan ere, "euskaltzale eta ikastolazaleon barruetan, Lodosakoa bezalako gertakariek era horretako galderak" sortzen dituztela azaldu dute agerraldian.
Eta gehitu dute: "Ikastola eredua, gure eredua, beharrezkoa da euskaraz bizi eta euskalduntasunean hazi, hezi eta garatzeko. Euskarazko irakaskuntza baino haratago doan irakaskuntza euskalduna egitea da gure xedea, hemen, Leintz bailaran, Lodosan, eta Euskal Herriko lurralde guzti-guztian. Zazpi lurralde banaezinetan".
Oro har, ikastolen egoera batere erraza ez dela azpimarratu dute, baina lurraldearen arabera, "are gogorragoa" dela. Eta zehazki Nafarroako ikastolen kasuan egoera "hil ala bizikoa".
Esan dutenez, Nafarroan familia asko daude ikastolen aldeko hautua egiteko prest, "baina Foru Gobernuak ikastolei inposatutako finantzaketa-ereduak eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak orain arte egin dituzten ekarpenak bertan behera uzteak Nafarroan ikastolak desagertzeko bidean jartzen ditu".
Horren haritik, Lodosako Ibaialde ikastola "kinka larrian" dagoela azpimarratu dute, eta elkartasuna dela geratzen den bide bakarra: "Gu moduko ikastola bat, gure arteko bat, gaizki dago. Horrek ezin gaitu indiferente utzi. Ezin gara lasai eta ondo sentitu gure arteko bat ez badago ondo".
Testuinguru horretan antolatu dituzte egubakoitzeko Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko jaialdiak. Berezitasun batzuk izango dituzte arren, hezurdura antzekoa izango dituzte hirurek. Gainera, Lodosatik 60 bat laguneko ordezkaritza ere etorriko da eta hiru herritako ekitaldietan hartuko dute parte.
Eskoriatza:
Aretxabaleta:
Arrasate:
Ikasle, irakasle eta gurasoak gaurko agerraldian. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko