Itzuli

Herriko txikienek kolorez eta denetariko mozorroz busti dituzte ikastetxeak

2012-02-21 22:38:32 Jokin Bereziartua

Urteroko ohiturari jarraituz, Arrasateko ikastetxeetan gaur ari dira ospatzen Aratusteak. Arizmendi ikastolan zein Arrasate Herri eskolan arratsaldean irten dira ikastetxe atarira gurasoen aurrean dantza egin eta denetariko emanaldiak eskaintzeko. Arizmendi ikastolakoen Gazteluondo guneko argazkiak jaso ditugu eta Arrasate Herri eskolakoen ospakizuna, berriz, Bedoñaben izan da. Eta noski, urtero moduan, dantzan eta kantuan egin ostean txokolaterik ez da falta izan bi ikastetxeetan.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Bedoñabe Herri eskolako ospakizuna Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz