Itzuli
Hautatu dituzte hauteskunde mahaian egongo diren kideak
2009-05-18 13:39:10
Joan den martitzenean egindako osoko bilkuran egin zuen udalbatzak zozketa ekainaren 7an hauteskunde mahaian egon beharko duten herritarrak hautatzeko. Bederatzi izendatu zituzten, hiru mahaian egongo direnak eta beste seiak ordezkoak. Hautatutakoren batek mahaian ez egoteko arrazoiak izanez gero, alegazioa aurkezteko epea zabalik dauka.
Gatz museoa
Osoko bilkuran, gainera, Aitziber Gorosabel behin betiko izendatu zuten gatz museoko, turismo bulegoko eta Labidea dendako arduradun.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko