2012-02-21 17:56:07 Jokin Bereziartua
Aratuste-martitzenak hartu ditu kaleak dagoeneko. Gaurkoan herriko txikienak dira protagonista nagusiak eta hala berretsi dute eskolatik irten ostean Herriko plazan egin duten desfilean. Txatxilipurdik antolatzen du desfilea eta parte hartzaileei mahai joko bana oparitu die, pasarelara igo eta euren mozorroa beste haurrei zein gurasoei erakutsi ostean. Mozorroen artean, urtero moduan, denetarilk ikusi ahal izan da: sevillanak, punkiak, lehoiak, superheroiak, gangster-ak. Mozorro guztien artean aipatzekoa izan da haur bat Goienako kazetari bihurtu dela gaurko egunez.
Txikienak gustura aritu dira Txatxilipurdik Herriko plazan jarritako pasarelan. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko