Itzuli
Hasi dira jaiak Antzuolan
2010-07-15 16:13:18
Antzuola jaietan da dagoeneko, eguerdian hasi dituzte, udalekuetako umeen eskutik. Urtero irudikatzen dute zerbait neska-mutikoek, eta gaur ere ikuskizun polita egin dute. Umeekin hasi eta gazte, heldu, zein nagusi, guztiek izango dute zerekin gozatu Antzuolako jaietan.
Udalekuetako neska-mutikoek kalejira egin dute herriko kaleetan, gora eta behera. Nagusiek kale bazterretik jarraitu dute zirku ikuskizuna, eta kalejira amaituta plazan egin dute azken saioa.
Badakizue beraz, egonotan Antzuolan ibiltzekotan, festa gogoz. Ze izango da zerekin gozatu eta zer ikusi: musika, umeen jolasak, kirol ikuskizunak, gastronomia lehiaketa, alardea... Hemen duzue egitaraua:
UZTAILAK 15, EGUENA
- 12:00 - Jaien hasiera. Jaiak iragartzeko
kanpaiak, umeen bertsoa, alkatearen hitzak…
- 12:30
- Zirko kalejira udalekuetako umeekin. Ondoren umeek udalekuetan
gertatutako zirkoa, Herriko plazan.
- 14:00 -
Umeen herri bazkaria eskolako terrazapean.
- 16:00
- Ondarreko igerilekuak Herriko plazan.
- 18:00 -
Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.
- 19:00-
Meza parrokiako aretoan. Salbea abesbatzarekin.
- 19:30
- Oinarineko umeekin ikurrin dantza. Besteak beste, aurten dantza
ikasten hasi diren umeen lehen saioa izango da. / Antzuolako bandera eta
ikurrina jasotzea. / Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.
- 22:00
- Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.
- 24:00
- Hontzaren jaitsiera kanpandorretik udaletxera. Oinarinekoei
esker ona adierazi nahi zaie, egindako eta egiten duten lanarengatik.
Hori dela eta, eurek emango diote ongi etorria hontzari.
- 24:30
- Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.
UZTAILAK 16, EGUBAKOITZA
- 10:00 - Txistulari taldearekin goizeresia
- 11:00
- Umeendako jolas parkea Herriko plazan.
- 12:00
- Meza nagusia Antiguan.
- 09:30 -
Antzuolako 3. gastronomia lehiaketa Gaztetxe aurrean. Aurten gisatu
lehiaketa. Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, herriko edozein
elkartek edota horretarako osatutako taldeek dute parte hartzeko
aukera.
- 12:45 - Balkoi eta leihoetako XIv. lore
apainketa lehiaketaren sari banaketa Gastronomia lehiaketaren sari
banaketa.
- 13:00 - Gisatua dastatzeko aukera
izango dute gerturatzen direnek.
- 16:30 - Jolas
parkea Herriko plazan.
- 18:30 - Poniak eta
zezentxoak Zurrategin.
- 19:00 - 1. mailako
afizionatuen pilota partidak pilotalekuan: Lau t’erdian:
Onsalo-Mendizabal. Binaka: Larrañaga-Irureta VS Muguruza-Jauregi.
- 22:30
- Arantza eta Pantxo taldearen saioa Herriko plazan
- 24:30
- Suzko zezena
UZTAILAK 17, ZAPATUA
- 9:55 - Kanoiak sutzea.
- 10:00 -
Txistulari taldearekin goizeresia.
- 11:30 -
Bergarako bandaren kalejira.
- 12:30 - Bandaren
kontzertua Zurrategin. Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque.
- 19:00
- Mairuaren alardea Herriko plazan. Oinarinen dantzak alardean
ikusi ahal izango dira.
- 21:30 - Herri afaria
Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.
- 22:30 -
Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.
- 24:00
- Suzko zezena Herriko plazan.
- 00:15 -
Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.
UZTAILAK 18, DOMEKA
- 12:15 - Salda jubilatuen eskutik.
- 12:30
- Acordes navarros taldearen eskutik nafar jotak Herriko
plazan.
- 18:00 - Dragoialde txarangaren saioa
Herriko plazan eta kaleetan zehar.
- 18:30 -
Buruhandiak Herriko plazatik irtenda.
- 19:00 -
Pintxo eta sagardo solidarioak Herriko plazan. Ateratzen den dirua
Anelkarrendako izango da.
- 20:30 - Larrain
dantza, Ondarreko gaiteroak lagun direla.
- 20:45 -
Kiki Bordatxo eta bere taldea Herriko plazan.
- 1:00 -
Jai bukaera Herriko plazan.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko