Itzuli

"Handia zara, Loquillo"

2012-01-28 00:09:15 Usoa Agirre

"Jaime Gil de Biedma handia zen, oso handia" esan zuen Loquillok poeta bartzelonarrak idatzitako letrak abestu baino lehen. Publiko artetik, baina, "zu ere handia zara!" erantzun zion Loquillori entzule batek. Espainiako rockero handienen artean kokatu dute askok, eta rockero izaera hori guztiz alde batera laga barik, ikuskizun bikaina eskaini zuen Amaian 'A solas' birako formatu berrian. Abesti lasaiak, rockeroagok, pop kutsukoak, countryak... eskaini zituen musikari bikainez inguratuta. 400 bat lagun antzokian eta Bartzelonako 'zoroa' bere onena eskaini nahian, elegantziaz. Txalo zaparrada jaso zuen bukaeran, entzuleak gustura geratu zirenaren seinale. Asteleheneko papereko GOIENA-n irakurri ahal izango duzue kronika osoa. Hemen dituzue kontzertuko argazki batzuk:

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Loquillo bere taldekideekin, Arrasateko Amaia antzokiko taula gainean. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz