2012-02-16 15:34:31 Mireia Bikuña
Bazkide batzuek egindako eskaera aztertu eta onartu zuten urtarril bukaeran egindako urteko batzarrean. Erretzea debekatzen duen Oñatiko lehen elkarte gastronomikoa da.
San Juan kalean dagoen elkarteak urteko ohiko batzarrean hartu zuen erabakia. Zuzendaritza batzordea aldatu eta bazkide berriak aukeratzeko bileran, erretzearen debekua aztertu zuten. Bazkide guztiak ez zeuden erabakiarekin ados, baina bozkatu ondoren, debekua ezartzea erabaki zuten.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko