Goiena lekuko telebista sustatzeko talde baten sartzen da, baina bere izaera, izena… gordetzen ditu, hau da, ez da Hamaikako kide bihurtzen. Hainbat abantaila izango ditu:
Adostasuna lortzeko negoziazioek luze jo dute. Goiena helburu jakin batekin abiatu zen: telebista digitalerako egongo diren 15 barrutietan euskarazko telebista bana egotea, eta orain telebistok dituzten eskualdeetan, telebista horiek lanean jarraitzea; azkenean, 15 horiek elkarte baten batzea, helburu batzuekin:
Horren guztiaren truke, Hamaikak Goienaren kapitalaren %5 dauka.
Martxoaren 23an bukatzen da modu digitalean emitituko duten tokiko telebistek baimena lortzeko eskaerak Jaurlaritzari aurkezteko epea. Goiena aurkeztu egingo da eta, orain hitzarmena daukatenez, Hamaika ez da gurean bere kabuz aurkeztuko, ez eta Tokiko elkarteko telebistak dauden beste barrutietan ere.
Hortik kanpo, baina, lehia gogorra izango da, batez ere hiriburuetako eskualdeetan. Hala, Estatuko beste leku batzuetan gertatu denari begiratuta, Kataluniari, adibidez, komunikabide-talde handiak aurkeztu direla ikusiko dugu –Localia, Cope, Onda Cero, Vocento, Localmedia…– eta Euskal Herrian ere, hala izango da, seguruenik.
Goienak eta Hamaika taldeak hitzarmena sinatu dute Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko