Itzuli

Gisatu lehiaketan hamar lagunendako kazola prestatu beharko dute koadrilek

2009-06-12 14:13:03 Larraitz Zeberio

Lehiaketaren arauak lau dira. Osagaiak okela eta patata izango dira, baina saltsa egiteko gura dituzten osagai guztiak erabili ahal izango dituzte.

Partehartzaileek gutxienez hamar lagunendako gisatua prestatu beharko dute eta norberak bere sua, tresneria eta osagaiak eraman beharko ditu. Epaimahaiko kideek bi puntuazio ipiniko dizkiote kazola bakoitzari; 0tik 10era gisatuaren puntua eta zaporea baloratuko dituzte. 0tik 5era, berriz, kazolaren itxura.

Sari banaketa, 16:30ean

Lehiaketa 10:30ean hasiko da eta koadrilek hiru bat ordu izango dituzte lana egiteko. 13:30ak 14:00ak bitartean aurkeztu beharko dituzte-eta kazolak. Gisatu lehiaketaren sari banaketa 16:30ean egingo da, herri bazkariaren ostean.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz