Itzuli

Giro ederra eta jende ugari, San Blas egunez Salluenten

2010-02-03 12:27:55 Julen Iriondo

Otsailaren 3a, San Blas eguna. Jakiak bedeinkatu eta abar, hainbat herritan egiten dituzte ospakizunak santuaren omenez. Baita Aretxabaletan ere.

Goizeko 10:30 aurretxoan badator jendea bidean aurrera; pausoz pauso helmugara iritsi arte. Eta otsailak 3, San Blas egunez Aretxabaletan Apotzaga Etxeberri auzoko Salluente ermita dute bilgune. Nagusiek eta baita haurrek ere. Asko izan dira gaur ere.

Tradizioari jarraituz erramua eskuan, Angel Elorza apaizaren deiak bildu ditu ermita aurrera inguruan lagunartean solasean ari zirenak. Giro ederrarekin egin dute meza, fedeari eta tradizioari jarraituz.

Horien, txikienen momentua meza amaieran iritsi da. Bereziki deitu ditu apaizak, eta han gerturatu dira tropelean, etxetik ekarritako jakiekin. Euren elikagaiak bedeinkatu nahi zituzten hainbat nagusi ere inguratuz, poltsak gora, tradizioak dioena beteko den itxaropenarekin.

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Giro ederra eta jende ugari, San Blas egunez Salluenten Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz