Itzuli

Giro ederra Bergarako Buruñao auzoan, San Blas jaien aitzakian

2012-02-05 21:17:24 Jokin Bereziartua

San Blas eguneko ospakizuna giro ederrean joan da gaur Bergarako Buruñao auzoan, trikitilari eta dantzarien saioez girotuta. Mezaren ostean elkartean txorizoa eta salda beroa hartzeko aukera egon da; hotzari aurre egiteko errezetarik eraginkorrena. Jende askotxo batu da eta, urtero moduan, ekitaldi arrakastatsuenen artean izan da txerri harrapaketa. Aurten ere ez zuen ihes egiterik izan.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Txerri harrapaketan une politak bizi izan dira. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz