2010-08-31 10:28:41 Monika Belastegi
Herritarrak obusa ikusi eta udaltzainei deitu zien berehala. Haiek gizonak ikusitakoa gerra garaiko obusa zela egiaztatu eta Ertzaintzaren artezkariei abisatu zieten. Artezkariek ingurune guztia sokaz hesi eta gero, 50-60 kiloko obusa errekatik atera eta Arantzazuko harrobi batera eroan eta han leherrarazi zuten. Udaltzaingoko iturrien esanetan, obus zatiak 600 metroraino iritsi ziren leherraraztean.


Gerra garaiko obusa azaldu da errekan Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko