Itzuli

Gaztetxoendako DJ festa gehiago egingo dituzte aurrerantzean

2010-03-29 15:08:00 Usoa Agirre

Udalak antolatuta, 12-14 urte bitarteko neska-mutikoentzat DJ festa egin zuten Erramu-zapatu egunean. Izandako arrakasta ikusita, aurrerantzean maiztasun finkoa izango du jaialdiak.

Momentuz, iraila bitartean, hiru saio egingo dituzte:

  1. apirilaren 24an
  2. maiatzaren 15ean
  3. maiatzaren19an

Urritik aurrera, berriz, hamabostean behin egitea da asmoa. Hori bai, ordutegia aldatuta; izan ere, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara egin zuten zapatukoa, baina hemendik aurrera, 18:00etatik 21:00etara izango dira.

Dj Ferrek ipini zuen musika zapatuan eta aretoan bildutako 160 neska-mutikoak izerdi batean ibili ziren dantzan. 20 lagun egon ziren ilaran kantu eske.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz