Itzuli

Gaztetxearen etorkizuna berbagai barikuan

2012-02-08 10:12:32 Maider Arregi

Gaztetxeko lanen gora beherak eta aurrera begira eman gura dituzten pausoak landuko dira barikuan deitu duten asanblada orokorrean. 22:30etik aurrera egingo da batzarra.
Antzuolako gaztetxearen etorkizuna zein izango den ere hausnartzeko aukera izango da  asanbladan. Bestalde, gogoratu nahi dute, gaztetxeko ateak herritar guztiei daudela zabalik eta helburua, denen parte-hartzea bultzatzea dela eta askotariko asmoak eta iritziak batu gura dituztela.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz