Itzuli
Gaur inauguratuko dute Kulturate
2007-03-16 10:33:44 Maider Arregi
Inazio Lakuntza, Arrasateko alkatea, Arrasate Irratian izan da gaur, martxoak 16, ostirala. Kulturateren inaugurazio ekitaldia gaur izango da 18:30ean. Bestalde Inazio lakuntzak gauean, eraikinaren kanpoaldean egindako pintadak gaitzetsi ditu. Lakuntzak esan du inaugurazio ekitaldirako paretak garbituko dituztela.
Egitaraua
- Agurra: Inazio Lakuntza, Arrasateko alkatea. Ondoren, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako diputatu nagusia
- Arrasateko 5 artista erakusketaren hasiera
Arrasate Irratian Lakuntzak balorazio positiboa egin du. Orain arte makina bat hitzaldi, prentsaurreko eta erakusketa egin dituzte eta jendearen parte hartzea handia izan dela adierazi du. Liburutegiak izan duen arrera ona ere azpimarratu du Lakuntzak.
Edozeinentzat
Kultura Sailak erabilera protokoloa finkatu du. Marketina egitea helburu duten erakundeek ordaindu egin beharko dute. Gainontzeko erakundeek doan erabiltzeko aukera izango dute.
Inazio Lakuntzaren elkarrizketa
powered by ODEO
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko