2012-02-06 08:28:48 Julen Iriondo
Sailkapeneko atzealdeko borrokarako garaipen inportantea lortu zuen zapatuan Soraluce BKEk Basauriren kontra; sei puntuko aldea dute orain bergararrek bizkaitarrekiko.
Partiduaren lehenengo hiru laurdenetan nahikoa ondo ibili ziren etxekoak; zenbait minutuz defentsa bikainarekin, bospasei goleko aldea izan zuten markagailuan. Azken hamabost minutuetan, ordea, jokoa nahastu eta bi golera hurbildu zen Basauri. Azkenean, 31 eta 29.
Bestalde, Ford Mugarri liderrak huts egin ez eta 17-27 irabazi zion Gure Auzuneri.

Bergararrak sendo aritu ziren erasoan. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko