2010-08-30 09:35:09 Usoa Agirre
Ganbara Kantu Eskolan 3 urtetik gorako edozein pertsonak dauka lekua abesteko. Matrikulazio datak irailaren 1etik 7ra izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Ganbara Kantu Eskolako lokaletan (Errekalden). Bertan informazio guztia jasotzeko aukera ere izango du jendeak.
Ganbara Kantu Eskolako guraso guztiei dei egin diete urteroko bilerara, Oñatiko kultur etxean izango da irailaren 2an, 18:30ean. Bertan aurreko kurtsoko balorazioa egingo da, urteko diru kontuak azaldu eta hurrengo kurtsoko proiektuak azalduko dira. Zuzendaritza berriaren aukeraketa ere egingo da batzarrean.
Entseguak data hauetan hasiko dira:
Ganbara Kantu Eskolan izena emateko aukera irailaren 1etik aurrera Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko