Itzuli

Frontoia itxita egongo da zapatu eta domeka arratsaldetan

2009-06-17 15:47:02 Usoa Agirre

Azken aldian gertatu diren jokaera ez egokiak zirela eta (sua, txiza bazter guztietan, gauzak apurtuta…) azken asteotan frontoiko komunak itxita egon dira. Jokaera horiek gero eta sarriago eta txarragoak izan direnez azken asteotan, udalak erabaki du aste bukaeretan 14:00etatik aurrera frontoia ixtea.

Ordu horretatik aurrera norbaitek pilotan jokatu nahi izango balu, udaletxean eskaera orria bete beharko luke eta giltza eskuratu. Horretarako 10 euroko fidantza ordainduko luke. Astelehenean, giltza bueltatzerakoan eta baldin eta frontoian dena ondo balego, fidantza bueltatuko litzaioke. 16 urtetik beherakoen kasuan, gurasoren bat izango da eskaria egingo duena eta baita frontoian dabiltzanen arduradun.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz