2012-02-12 21:53:41 Txomin Madina
Eraztunak, lepokoak, belarritakoak... Koloretako fimo eta alanbreekin eta imajinazio apur batekin, bitxi ikusgarriak egin daitezke. Horixe da, hain zuzen ere, gaur Eskoriatzako gaztelekuan egon den ikastaroan bertaratu diren gaztetxoek ikasi ahal izan dutena: nola erabili fimoa eta alanbrea bitxiak egiteko.
Horretarako beharrezko den material guztia izan zuten eskura ikastaroan parte hartu dutenek. Josu Egia izan da tailerrean bitxiak egiten ibili denetako bat. "Lehenengo aldia da horrelako zerbait egiten dudana. Erreza den? Tira, egiten jakin behar da" kontatu digu Egiak. Egindakoak norendako izango diren galdetuta, gaztelekuan geratuko direla erantzun digu eskoriatzarrak: "oraindik ez ditut oparitzeko modukoak egiten".
Ez zen harritzekoa izango atzoko ikastaroan zehar egindako bitxiren bat etzi, San Balentin egunean opari bezala jasotzea norbaitek.
Fimo eta alanbre tailerrean bi material hauekin bitxiak egiten ikasi dute. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko