Itzuli

Euskarari lehentasuna emanda jarraituko dute lanean Udalean

2012-02-09 12:56:06 Mirari Altube

Udalaren hizkuntza politika onartzeko lanean jardun dute urritik hona hainbat bilera eginda eta dagoeneko onartu dute. Udal langile eta agintariei eragingo die eta agintaldi osoan izango da indarrean.

Udaletxean zein hizkuntzatan lan egin behar den zehazten duen dokumentua ez da berria, baina hori aztertu eta hobetu dute eta orain onartu. Urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran onartu zuten –PSE-EEko zinegotziak bakarrik azaldu zituen kezka batzuk eta abstenitu–, eta astean bilerak egin dituzte Udal langileekin onartutakoaren berri eman eta lanean zelan eragingo dien jakinarazteko.

Herritarrengan eraginik ez

Maje Umerez Hizkuntza Normalizatzaileak egingo dio jarraipena Udaleko hizkuntza politikari, eta langile zein politikariei lagunduko die onartutakoa betetzen zalantzak argituta. Langileek jarrera ona erakutsi dutela jakinarazi du eta "betetzeko ahalegina egingo dute".

Lau ataletan banatu dute onartutako dokumentua: Udal batzordeetarako itzulpen politika; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak; Udal langileen hautaketa prozesuetarako irizpideak; eta kontratazioetarako irizpideak.

Herritarrengan, baina, ez du izango eraginik: "Herritarrek euskaraz eginez gero eskaeraren bat euskaraz bakarrik erantzungo diote, hori da aldaketa bakarra", dio Umerezek.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Idazkaria osoko bilkurako akta jasotzen urtarrilaren 30ean. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz