2012-02-03 12:45:01 Maider Arregi
Euskararen espektakulua ikuskizunak aretxabaletar askoren arreta piztu zuen; Arkupeko Zaraia aretoan hiru saio eskaini zituzten eta guztietan bete zen aretoa. Asteburuan, Goiena telebistan izango duzue oso osorik ikusteko aukera: zapatuan 15:00etan eta 22:00etan; domekan 17:00etan eta 20:00etan. Euskara ardatz hartuta eta umore giroan, euskararekiko jarreraren gainean hausnartzeko bidea eman nahi duen ikuskizuna da.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko