2012-02-20 11:49:06 Mirian Biteri
Eskoriatzako Presoen Aldeko Taldeak eskatuta, udalbatzak Gorka Azpitarte herriko euskal presoaren aldeko mozioa onartu zuen eguenean. Bildu eta EAJ taldeek horren alde bozkatu zuten, PSE-EE kontra, eta Elizateak eta Ezker Anitzakoa abstenitu ziren.
Horretan Udalari, Poitiers-Vivonneko espetxean gertatzen ari diren gertaeren jakitun izanda, bertan Gorka Azpitarte eskoriatzarra eta bere kideak jasaten ari diren etengabeko zigorrak neurriak direla adieraztea eskatzen zen, eta euskal presoen bizi-baldintza duinak errespetatuak izan daitezen eskatzea. Horrekin batera, Udalak espetxeko zuzendariari bilkura horretan onartutakoaren berri eskutitzez ematea eskatzen zen, modu horretan Azpitarte eta gainerako presoen bizi-baldintzen inguruko bere kezka azalduz eta bizi-baldintza duinak exijituz.
Asteotan Azpitarteren alde hainbat ekimen egiten dabiltza; hilaren 11n Poitiersera egindako martxaz gain, Inkernun espetxeko zuzendariari eskutitzak bidaltzeko kanpaina egiten ari dira. Tabernan daude betetzeko orriak; hain justu, norbanakoek bidaltzeko eskutitzak.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko