Itzuli

Jaitsi da hartza eta aztoratu du herria

2012-02-19 15:18:09 Irati Goitia

Gaur goizean ospatu dituzte aratusteak Antzuolan. Euriaren ondorioz, baina, bertan behera gelditu da dantzariek herrian zehar egin behar zuten kalejira. Hala, eskolako jolastokian elkartu dira eta bertan egin dute saioa. Lehenik, haurren txanda izan da eta hainbat dantza egin dituzte: esku dantzan, Antzuolako arku dantza, zinta dantza… Ondoren, helduak irten dira jolastokiaren erdira eta, besteak beste, sorgin dantza egin dute. Nola ez, hartza, tximinoa eta hezitzailea ere izan dira protagonista. Jende dezente bildu da dantzak ikusteko.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Sorgin dantza egin dute eskolako jolastokian. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz